Últimas Noticias

Suspendidas las clases de la mañana por nevadas

Leer más

Nuestros cursos

Marketing y Publicidad

Leer más

Newsletter

¿Quieres estar al día de todas nuestras novedades?
Rellena este sencillo formulario:



Administrazio Zerbitzuetako Oinarrizko Profesionala

Administrazio Zerbitzuetako Oinarrizko Profesionala

Tipo de formación

Presencial

Duracion

2.000 ordu

Descripción

• Informatika-tresneria eta -aplikazioak prestatzea, datuak eta testuak grabatzeko, tratatzeko, eta inprimatzeko, eta tresnerien eta aplikazioen funtzionamendua ziurtatzea. 
• Dokumentuak lantzea eta, horretarako, aplikazio-testuinguruaren araberako hizkuntza zientifikoa eta baliabide grafikoak eta azalpenekoak erabiltzea, konfidentzialtasuna ziurtatzea eta informatika-aplikazioak erabiltzea. 
• Informazioa eta dokumentazioa biltegiratzeko eta artxibatzeko oinarrizko zereginak egitea, euskarri digitalean zein konbentzionalean, betiere ezarritako protokoloen arabera. 
• Dokumentuen oinarrizko erreprografiako eta koadernazioko lanak egitea, ezarritako kalitate-irizpideen arabera. 
• Barneko edo kanpoko korrespondentzia eta paketeak tramitatzea, ezarritako bitartekoak eta irizpideak erabilita. 
• Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egitea, kasuak kasu egokiak diren dokumentuak erabilita. 
• Bulegoko materialaren biltegia mantentzeko oinarrizko zereginak egitea, eta gutxieneko izakin-maila ziurtatuko duten eskariak prestatzea. 
• Bezeroari arreta ematea, eta horretarako, kortesia-arauak erabiltzea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea. 
• Lanbide-jarduerak garatzean, ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatzea, pertsonen eta instalazioen gainean kalteak sortzea saihestuta. 
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta. 
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona. 
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea. 
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta. 
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan  komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan. 
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa. 
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea. 

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean. 

Contenidos

:: Lehen Ikasurtea:

  • Datuen tratamendu informatikoa.
  • Bulegotikako oinarrizko aplikazioak.
  • Oinarrizko administrazio-teknikak.
  • Bezeroen arreta.
  • Zientzia aplikatuak I.
  • Komunikazioa eta gizartea I.
  • Tutoretza eta orientabidea I. 

:: Bigarren Ikasurtea:

  • Artxibatzea eta komunikazioa.
  • Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea.
  • Merkataritza-prozesuko administrazio-teknikak.
  • Diruzaintzako oinarrizko teknikak.
  • Zientzia aplikatuak II.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Lantokiko prestakuntza.
  • Komunikazioa eta gizartea II.
  • Tutoretza eta orientabidea II. 

Requisitos de acceso

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean: • Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean. • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea. • Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

Titulación obtenida

ADMINISTRAZIO ZERBITZUETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA