Últimas Noticias

Proyecto ERASMUS+

Leer más

Nuestros cursos

BACHELOR OF SCIENCE (HONOURS) IN COMPUTING

Leer más

Newsletter

¿Quieres estar al día de todas nuestras novedades?
Rellena este sencillo formulario:



Administrazio eta finantzak (A eta B Ereduak)

Tipo de formación

Presencial

Duracion

2.000 ordu

Descripción

• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzea. 
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzea. 
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera. 
• Enpresaren administrazio-izapideen prozesuak kudeatzea, merkataritzaren, finantzaren, kontabilitatearen eta zergen arloetan, betiere horien ikuspegi integratzailearekin. 
• Enpresaren kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea, administrazio-prozesuen eta -prozeduren arabera eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, segurtasun- eta kalitate-baldintzetan. 
• Diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena eta inbertsio-proiektuen bideragarritasunari buruzko azterlana gainbegiratzea, ezarritako arauei eta protokoloei jarraituta. 
• Enpresako langileen administrazio-kudeaketa antolatzea eta gainbegiratzea, indarrean dagoen lan-araudira eta ezarritako protokoloetara egokituta. 
• Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa egitea, eta, horretarako, dokumentazio-zereginak egitea, baita hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak, aholkularitza-jarduerak eta bezeroekin  harremanetan izateko jarduerak ere. 
• Dokumentuak organismoetan eta administrazio publikoetan aurkeztean administrazio-kudeaketak finkatutako epean eta moduan egitea eta bideratzea. 

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean. 

Contenidos

:: Lehen Ikasurtea:

  • Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa. 
  • Bulegotika eta informazioaren prozesua. 
  • Merkataritza-jardueraren prozesu integrala. 
  • Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta. 
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. 
  • Giza baliabideen kudeaketa. 
  • Ingelesa. 

:: Bigarren Ikasurtea:

  • Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa.
  • Finantza-kudeaketa. 
  • Kontabilitatea eta fiskalitatea. 
  • Logistikako eta merkataritzako kudeaketa. 
  • Enpresa-simulazioa. 
  • Administrazio- eta finantza-proiektua. 
  • Lantokiko prestakuntza. 

 

Requisitos de acceso

Batxilergoko Titulua. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate Aurreko Ikasturtea gainditurik izatea. Goi-Teknikariaren Titulua, Teknikari Espezialistaren Titulua edo Akademikoki parekoaren beste tituluren bat izatea. Unibertsitate-Titulua edo pareko bat izatea. Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.

Titulación obtenida

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA