Últimas Noticias

El Centro San Luis protagonista en Fórmula Hit radio 97.3 FM

Leer más

Nuestros cursos

Marketing y Publicidad

Leer más

Newsletter

¿Quieres estar al día de todas nuestras novedades?
Rellena este sencillo formulario:



Marketina eta Publizitatea

Tipo de formación

Presencial

Duracion

2.000 ordu

Descripción

• Merkataritza-enpresa bat eratzeko eta martxan jartzeko beharrezko kudeaketak egitea, eta, horretarako, enpresaren errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa lortzeko beharrezko finantza-baliabideen lorpena planifikatzea eta kudeatzea. 
• Merkatuei buruzko informazio fidagarria lortzea, aztertzea eta antolatzea, estatistikako teknikak aplikatuta, eta informazio-sistema eraginkorra (MIS) ezartzea, marketin-ekintzak egiteko lagungarria izango dena. 
• Inkestatzaileen eta/edo elkarrizketatzaileen taldeak antolatzea eta inkestak eta/edo elkarrizketak egitea, eta, eginkizun horretan, landa-lana planifikatzea eta merkataritza-ikerketako planean finkatutako helburuak betetzeko ezarritako teknikak eta prozedurak erabiltzea. 
• Marketin-politikak eta -planak lantzeko eta horien jarraipena egiteko zereginean laguntzea, marketing mixeko aldagaiak aztertuta, enpresak finkatutako merkataritza-helburuak lortzeko. 
• Enpresako publizitate-baliabideen plana egitea, horiek behar bezala konbinatuz, eta plan horren jarraipena eta kontrola egitea, osotasunean gauzatzeko. 
• Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko eta merkatuan finkatzeko zereginak kudeatzea eta marketin-estrategia eta sustapen-ekintza egokiak aplikatzea, erakundearen marketin-planean ezarritakoaren arabera. 
• Marketin digitaleko ekintzak planifikatzea eta egitea, eta, horretarako, web-orriak eta Internet bidezko gizarte-komunikazioko sistemak kudeatzea, enpresaren merkataritza elektronikoko politikaren helburuak betetzeko. 
• Publizitateko, sustapeneko eta informazioko materialak lantzea, publizitatearen alorrean indarrean dagoen araudia errespetatuta, eta edizioko eta diseinuko teknikak eta informatika-aplikazioak hainbat euskarritan erabilita, programatutako planen arabera zabaltzeko. 
• Marketin eta komunikazioko gertakariak antolatzea eta kudeatzea, eta, eginkizun horretan, briefing interpretatzea, hornitzaileak, eragileak eta agenteak kontratatzea eta ekitaldiak lagundu eta zuzentzea, enpresa-komunikazioko planean ezarritakoa betetzeko. 
• Ahoz zein idatziz arin komunikatzea ingelesez merkataritza-eragiketetan esku hartzen duten eragile eta organismo guztiekin. 

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean. 

Contenidos

:: Lehen Ikasurtea:

  • Marketin-politikak
  • Marketin digitala
  • Merkataritza-ikerketa
  • Ingelesa
  • Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea

:: Bigarren Ikasurtea:

  • Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea
  • Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolamendua
  • Komunikazio bitartekoak eta euskarriak
  • Merkataritza ikerketako landa-lana
  • Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea
  • Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzailearenganako arreta
  • Marketin eta publizitate proiektua
  • Lantokiko prestakuntza

Requisitos de acceso

Batxiler-titulua izatea, Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea Goi mailako ziklora sartzeko proba gainditzea

Titulación obtenida

Marketina eta Publizitateko Goi Mailako Teknikaria