ERALDAKETA DIGITALA ETA PERTSONAK

Etengabeko prestakuntzaren garrantzia, bai langabetuei bai enplegatuei. Horiek guztiek ezagutzak eguneratu behar dituzte erronka profesional berriei eta enpresen eraldaketa digitalak eskaintzen dituen lan-aukera berriei ekiteko.

04/10/2021 - Lanbide

Eraldaketa digitala mantra bihurtu da gaur egun. Enpresa txiki eta handi guztiak teknifikazio-erronka bati aurre egiten ari dira, eta, batez ere, enpresa txikiek aurre egin behar diote beren negozioek aurrera egin dezaten eta gaur egun eta etorkizunean bideragarritasuna izan dezaten.


Aro digitalean gaude dagoeneko, eta aditu guztiek adierazten dute nahitaezko eraldaketa digitalaren arrakastaren sekretua enpresak osatzen dituzten pertsonengan dagoela. Pertsonen prestakuntzan/trebakuntzan jartzen dute arreta, enpresetan aplikatu beharreko ezagutza eta trebetasun digitalak eskuratzeko.

Izan ere, iraultza digitala langileek lanpostuetan lan egiteko dituzten trebetasunetatik eta teknologiatik dator.


    “Aurrerapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea aurrerapen teknikoaren mende daude epe luzera. Eraldaketa teknologikoa eta digitala erronka bat da gizateriaren historian, baina baita aukera bat ere”, (Rafael Doménech, OpenMind hitzaldia)
  

 Automatizazioak lanpostu berriak sortzen ditu.

Robotikak, adimen artifizialak eta, oro har, teknologia berriek lan-prozesuak automatizatzen dituzte. Automatizazio horrek, enplegua suntsitu ordez, ""ez errutinazko” ekintzak burutzeko profil profesional berria sortzen du. Negozio-prozesuetan erabiltzen diren tresna eta teknologia berrietan trebetasunak eta gaitasunak dituzten pertsonak behar dituen profil berria.

Gaitasun berri horiek gero eta enplegu gehiago eta soldata handiagoak dituzte (ohiko eta mekanizatuko lanpostuak teknologia berriek ordezten baitituzte eta izaten jarraituko baitute). Hala, pertsonentzako irtenbidea ""etengabeko prestakuntza"" da, eta trebetasun horiek lortzea; bigarrena, bakoitzaren espezializazioa.

Gaitasun digitalez gain, ezinbestekotzat jotzen da trebakuntzaren parte gisa gaitasun osagarriak garatzea, baita garrantzitsua ere: hizkuntzak, trebetasun sozialak, gerentzialak eta pertsonalak.

San Luis Zentroan urteak daramatzagu pertsonak prestatzen eta gaitzen tresnak, teknologiak eta hizkuntzak ikasteko, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta beren profil profesionaletan aurrera egin eta hobetu nahi dutenei laguntzeko. Horren guztiaren xedea da ikasten jarraitzea eta egokitzeko gaitasuna indartzea, lanean ari diren eta langabezian dauden langile guztien profil profesionala eta enplegagarritasuna hobetzea.

Kontsultatu gure ikastaroak helbidean

CENTRO SAN LUIS - ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA - LANBIDE
Poza Lizentziatuaren kaleko 31n gaude. Metroko irteera: INDAUTXU
fpe@centrosanluis.com , edo deitu 944 39 50 62 telefonora

Curso gratis de redes departamentales

Compartir:


Conoce el Centro San Luis

Desde nuestra fundación en 1941 en Bilbao somos referente en formación de profesionales. En la actualidad contamos con una amplia oferta académica con Formación Básica, Ciclos de Grado Medio, Ciclos de Grado Superior y módulos de especialización orientados a una formación a lo largo de la vida.

Solicita información ó Contáctanos